XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Biarritzeko jaun bat karrosa batean ari zen, zaldi gazteño bat hezi beharrez.

Eskual-Herria Halsou

Norbaitek zion joan den aldian, Chikitok huts egin zuela, Camboko partida batean.

Joko bera egin daukute igandean Hazpandarrek, Halsoun.

Lau orenak joak jadanik bulta hartan, eta Haspandarrik ez ageri.

Zer partida behar zen bizkitartean! Santiago Sempertarra eta Telleria, Darrichonen eta Ezkerraren kontra.

Santiago han zen, chuchen, bere lagunarekin.

Bainan Hazparnetik deusere, ez eta komisioneño bat ere.

Ez da erraiteko baizik, bainan ez da hori gizontasuna.

Dudarik ez da arrazoin bereziak bazuzketela Hazpandarrek, partida hortara ez jiteko.

Bainan ez da gocho, partida batera joan eta, holachet gophor egitea.

Guéthary.

Bruno deithu marinela arraintzan ari zen bere bi semeekin.

Itsasoa arras samurrean zen, eta bat batean, uhain handi batek azpiz gora eman deie chalupa.

Etcheto, Harriet eta Larrousset marinelek laster egin dute berehala.

Eta nahiz dohakabeak urean itzaliak ziren jadanik; nahiz ura bethi samur handitan zagon, halere, hiru gizon berthuteko horiek gal-bidetik athera dituzte bai Bruno eta haren semeak, bai ere chalupa.

Biba zuek, jaunak!.

Ahatsa

Bi ihiztari ari ziren, orai ja bulta bat, zoin gehiagoka espantuka, auzoko herri batean.

Biak gizon gisakoak, gozoak, plachentak.

Bainan, ihiziko ichtorio horietan...... gezurtariak, lau ihiztari bezenbat.

Tiroa tiroaren gainean.

Eta bazterrekoak irriz zapartatuak, heier beha, loriatuak.

Artetan tisana gorritik zorta bat, eta gero, tiroa ederrago baizik ez joaiten.

Batek zion: Aldi batez, sasoina ere halakoa baitzen, aintzinkorra, arbole azpi batean nindagon, ene munizioneak oro errerik, gerezi jaten.

Bat batean, hamabost hurratsetan, agertzen zaut erbi bat ederra.

Karatche! eta nik draiarik ez....

Krakez ahutara bat bolbora ezartzen diot ene harmari, eta gero, hala hala gainetik, burrarik batere gabe, ahoan nauzkan gerezien hechurrak.

Begichtatzen dut brau.

Ordu zen! erbia lau hurratsetan bezala, eni so! Tiratzen diot, pan! eta ene erbia lurrerat, kopeta, gerezi hechurrek zilatua.

- Eta nik, zer egin dut aldi batez, dio ihardesten Pettanek.

Munizioneak oro errerik nindagon ni ere, dihizira zapart egiteko heinean bethea.

Dembora pasa gerezi jaten ari ninzan.

Gerezi churi batzu! zer gauzak! Hor, erbi bat atheratzen zautala.

Hauche duk ichtorioa! Gerezi hechurrez kargatzen dut ene harma (...) arrunt minberatu arte, edo, bide bazterreko harri handia kaskatu eta, lurrerat erori arte.

Angelu

Duela zonbait egun, hameka urtheko nekattoño bat, adichkide batzuen etchean jarri da, suari hurbil, ezantza untzi bat esku batean, eta bestean aldiz bere anaia ttipia, zortzi hilabetheko muttiko bat zaukala.

Chutitzean, ezantza aurthiki du lurrerat, botoila hautsi, sua lothu petrolari lehenik eta gero nekattoari.

Etcheko nausiak edeki dio besoetan zaukan haur ttipia.

Nekattoa kamporat jali da heiagoraka.

Etchekandreak berehala inguratu du estalgi batez.

Bainan, orduko itsuski errea zen neska gaichoa, eta biharamun arratsean Bayonako ospitalean hil izan da.

Donapaleu.

Joan den astean, Harriague deithu Lohitzuneko andrearen borda handi bat erre da.

Bi mila liberako baten makhurra segurik izanen zen, asuratuak ez izaitera.

Bainan, behar bezala, etchekandre zuhurraren ontasuna zen borda hori, eta asurantzako kompanieri da ziloaren tapatzea.

Cambo

Ez dakigu zer tenorez abiatzen den, Donibanetik, arratseko azken treina.

Bainan aste huntan, bederatzi orenak hurbil izan ditu Cambon, zortziak eta erditarik laster Bayonan behar litzateken treinak.

Zer mila sorgin, ikhatz pochi bat gehiago emanik ere, ez ahal litake oraino halako mirakulua.

Errech baita, arratseko hamar orenetan adichkide baten etcherat ausartatzea!....

Eta orduan? Oi orduan, ostaturat joan behar, nahi eta ez.

.

Biarritze

Zaldia erhotu zaio, eta kraichtu bat hautsi.

Behar bezala jauna ez da izitu.

Bere kabala ergela zerradura bati buruz bidatu du.

Karrosa chirchikatu da, bainan Jainkoak nahi zuen, ez baitu jaunak min handirik hartu.

Ezkerreko zangoan kaska bat baizik ez du izan.

Hola behar litake egin gisa hortako ichtripuetan, eta ez karrosatik jauzi egin sekulan.

Karrosatik jauzi eginez, hamarretarik bederatzi aldiz hatzemaiten da sekulakoa.

Sinhets bagindeza, eta gero, behar orduan, hortaz orhoit baginte! Baduk hoberik.

Bayonne

Zonbait egun hautan jadanik, garatik hirira badabiltza zaldiekilako bi tramue handi.

Bi sosetan egin ditake, gocho gochoan bideño hori, Sant Izpirituko zubian iguzkiak erre gabe, edo belhaunetan gora ichtilez bethe gabe.

Batere ezpaita zozokeria.

Bi sosen zapeta ere higatzen da kasik arte hortan.

Erotzeko hirriskurik ere baterez, zeren diren zaldiak arras maltsoak.

Iragan astean, aphezik ez kurutzerik gabe ehortzi dute gizon bat.

Zer ikhustekoa! Zakur bat bezala, jaio.

Nik segurik neretzat nahiago dut gerochago, Jainkoak hautatu orenean, lur sainduan chokoño bat, eta ene tombaren gainean nahiago ditut adichkiden othoitzak, ezen ez eta Guillard framazonaren elhe zozoak.